Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para gestionar su visita en la página. Si continua navegando, entenderemos que nos facilita su consentimiento para usar dichas cookies. Si desea más información consulte la política de cookies.
OK | COOKIE-POLITIKAIndustria, Energia eta Turismo Ministerioaren Egiaztapen-zerbitzu emaileen Zerrendan (TSL) barne aurkitzen diren ziurtagiri elektronikoak onartzen ditu Iruñako Udalak.
Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 14. artikuluak honakoa ezartzen du: Pertsona Fisikoek Nortasun Agiri Nazionalari erantsitako sinadura elektronikoko sistemak erabili ahal izango dituzte herri-administrazioekiko harremanetan, beti eta edozein egoeratan. Nortasun Agiri Nazionalaren araubideak arautuko ditu haren erabilera eta erabilera horren ondorioak.
Artikulu hori betez, Iruñeko Udalaren Administrazio Elektronikoa Arautzen duen Ordenantzaren 9. artikuluak zera ezartzen du:
Herritarrek zerbitzu publikoetan sarbide elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 15.3 artikuluak honakoa xedatzen du: Herri erakundeek berek onartutako baldintzen arabera onartu ahal izango dituzte nortasun juridikorik gabeko erakundeek emandako ziurtagiri elektronikoak, Sinadura Elektronikoari buruzko abenduaren 19ko 29/2003 Legean aurreikusitakoak.
Aipatutako artikulu hori betez, Iruñeko Udalaren Administrazio Elektronikoa arautzen duen Ordenantzaren 9.4 artikuluak honakoa ezartzen du: Nortasun juridikorik gabeko entitateei emandako ziurtagiri elektronikoak onartu eginen dira Iruñeko Udalaren esparruan, Administrazio honekin bitarteko elektronikoen bidez diskriminaziorik gabe harremanetan jartzeko duten eskubidea aitortze aldera.
El art. Herritarrek zerbitzu publikoetan sarbide elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 15.3 artikuluak zera dio: Herritarrek sinadura elektronikoko beste sistema batzuk zein kasutan eta zein baldintzatan erabili ahal izango dituzten xedatuko dute herri administrazioek, betiere zein daturi eta interesi eragiten zaion kontuan hartuz; hala nola, aldez aurreko erregistro batean gako hitzartuak, alde biek ezagutzen duten informazioa sartzea eta beste sistema ez-kriptografiko batzuk.
Artikulu hori betez, Iruñeko Udaleko Administrazio Elektronikoa arautzen duen Ordenantzaren 9.5 artikuluak honakoa ezartzen du: Iruñeko Udalak xedatzen ahalko du, kasuan kasuko datu eta interesen arabera, eta betiere modu justifikatuan, herritarrek zein kasutan eta baldintzatan erabiltzen ahal dituzten beste sistemak, identifikatzeko eta autentifikatzeko, hala nola aurreko erregistro batean hitzartutako klabeak, bi parteek ezagutzen duten informazioa ematea edo kriptografikoak ez diren beste sistemak. Horretarako, ondoko inguruabarrak hartuko dira kontuan:
Identifikatu eta autentifikatzeko Iruñeko Udalak aitortzen dituen beste sistema horiek Udaleko egoitza elektronikoan emanen dira argitara, eta jakitera emanen da sistema horiek zein jarduketatan erabil daitezkeen.
Iruñeko Udalaren Administrazio Elektronikoa arautzen duen Ordenantzaren 9.6 artikuluak honakoa ezartzen du: Sinadura elektronikoaren erabilerak ez du ezertan galarazten agirian edo komunikazio elektronikoan beharrezko diren identifikazio-datuak emateko betebeharra, betiere aplikagarri diren legeekin bat.
Halaber, Ordenantza horren 9.7 artikuluak zera dio: Sinadura elektronikoko sistemez baliatzeak berekin ekarriko du herritarrek emandako datu pertsonalak Udal Administrazioak erabili ahal izatea, sinaduraren egiazkotasuna egiaztatze aldera.
Hauxe zure gunea duzu, argibideak eskuratzeko, erregistro elektronikora sartzeko eta hainbat izapide egiteko.
Sartu > Zure ziurtagiri digitala eskuratzea edo Cl@ven izena emanda egotea baino ez duzu behar