Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para gestionar su visita en la página. Si continua navegando, entenderemos que nos facilita su consentimiento para usar dichas cookies. Si desea más información consulte la política de cookies.

OK | COOKIE-POLITIKA
  1. Egoitza Elektronikoaren Hasiera >
  2. EGOITZA ELEKTRONIKOA

Ikusi Egoitza-ziurtagiria

Iruñeko Udaleko egoitza elektronikoaren ziurtagiria deskargatu nahi baduzu, sakatu lotura honetan: DESKARGATU ZIURTAGIRIA.(ZIP, gutxi gorabeherea 2 Kb)

Zertarako balio du egoitza elektronikoaren ziurtagiri batek?

Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 10.1 artikuluak honela definitzen du egoitza elektronikoa: Egoitza elektronikoa da herritarrek balia dezaketen helbide elektroniko bat, herri administrazio batek edo administrazio-organo edo -erakunde batek bere jabetzakoa den eta bere eskumenak erabiliz kudeatu eta administratzen duen telekomunikazio-sare baten bitartez eskainia.

Halaber, 10.3 artikuluak xedatzen du egoitzaren titularra nor den ezagutzeko modua bermatu beharko dela, eta 14.4 artikuluak, bestalde, egoitza elektronikoek komunikazio seguruak eskaintzen dituzten sistemak eduki beharko dituztela, baldin eta beharrezkoak badira.

Legezko baldintza horiek betetzeko, Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoak bere web zerbitzariaren nortasun ziurtagiri bat dauka. Ziurtagiri horrek honakoak egiteko aukera ematen du:

  • https://sedeelectronica.pamplona.es ataria Iruñeko Udalaren egoitza elektroniko gisa identifikatzea.
  • Komunikazio segurua bermatzea. Egoitzara sartzen den edozein pertsonarekin elkar trukatutako informazio guztia eta egoitza bera zifratu egiten da.

Nola jakin daiteke egoitza elektroniko hau Iruñeko Udalari lotuta dagoen?

Egoitza elektronikoaren ziurtagiriaren informazioa ikusita.

Nabigatzaile batzuek ikono bat erabiltzen dute (gehienetan giltzarrapo bat edo giltza oso bat), helbideen barraren eskuineko aldean edo nabigatzailearen beheko aldean ikus daitekeen egoera-barran.

Ziurtagiri horren informazioa ikusteko, klik bikoitza egin, saguarekin, giltzarrapoaren edo giltzaren ikonoan. Ziurtagiriak bermatzen du Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoaren web orriak dituen urruneko ordenagailuaren identitatea.

Nola jakin daiteke Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoa gune segurua den?

Zure nabigatzailearen helbideen barran ikusiko duzu Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoaren orri guztietan, hasieran, https:// agertzen dela, ohiko http:// agertu beharrean. Horrek esan nahi du web orri horiek https protokoloa erabiltzen dutela, hau da, protokolo seguru bat, eta, beraz, datuen transmisioa segurua dela eta transmititzen den informazioaren pribatutasuna eta osotasuna bermatzen dela, iruzur baten biktima izateko aukera baztertuz.

Nire Herritar Karpeta

Hauxe zure gunea duzu, argibideak eskuratzeko, erregistro elektronikora sartzeko eta hainbat izapide egiteko.

Sartu > Zure ziurtagiri digitala eskuratzea edo Cl@ven izena emanda egotea baino ez duzu behar