Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Iruñeko Udalaren zigilu elektronikoaren ziurtagiria deskargatu nahi baduzu, sakatu lotura honetan: DESKARGATU ZIURTAGIRIA.
(ZIP, gutxi gorabehera 3 Kb)Administrazio-egintzak sistema informatikoen bidez eta eskumena duen pertsona fisikoak zuzenean esku hartu gabe sinatzeko erabiltzen da. Sinadura elektroniko mota horiek zigilu elektronikoak deitzen dira.
Egintza automatizatuak administrazio organo jakin baten ardura dira hemen ere, eta prozedura jakin eta ezagun batean oinarritu behar dira. Jarduketa administratibo automatizatu mota horien adibide gisa honako hauek aipa daitezke: sinatutako hartu-agiri bat sortzen duen sarrerako erregistro elektronikoa, on-line lorturiko errolda-agiriak eta jakinarazpen telematikoak.
Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 18.1.a) artikuluak (PDF, gutxi gorabehera 532,58 KB) honela dio: Herri-administrazioaren sinadura elektronikoa, sinadura elekrtonikoari buruzko legeriak eskatzen dituen eskakizunak betetzen dituen ziurtagiri elektronikoan oinarritua, sinadura elektronikoko sistema gisa erabiltzen ahalko da administrazio jarduera automatizaturako.
Halaber, lege horren 18.2 artikuluak esaten du zigilu elektronikoaren ziurtagirian identifikazio fiskaleko zenbakiak eta ziurtagiriari dagokion izenak egon beharko dutela aipatuta.
Azkenik, 18.3 artikuluak honela dio: Herri-administrazio bakoitzak erabiltzen dituen zigilu elektronikoen zerrenda -ziurtagiri elektronikoen ezaugarriak barne- publikoa izango da eta bitarteko elektronikoen bitartez iristeko modukoa. Gainera, herri-administrazio bakoitzak zigilu elektronikoak egiaztatzeko neurri egokiak hartuko ditu.
Hauxe zure gunea duzu, argibideak eskuratzeko, erregistro elektronikora sartzeko eta hainbat izapide egiteko.
Sartu > Zure ziurtagiri digitala eskuratzea edo Cl@ven izena emanda egotea baino ez duzu behar