Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para gestionar su visita en la página. Si continua navegando, entenderemos que nos facilita su consentimiento para usar dichas cookies. Si desea más información consulte la política de cookies.
OK | COOKIE-POLITIKAIruñeko Udaleko Egoitza Elektronikoa arautzen duen Ordenantza kontsultatu nahi baduzu, sakatu lotura honetan: DESKARGATU ORDENANTZA.
Informazioaren teknologiak eta komunikazioa garatzeko Iruñeko Udalerako eremua da; teknologia berrien bidez administrazioa herritarrengara hurbiltzea du helburu, udal bulegoetara joan behar izan ez dezaten eta administrazioarekin etxetik bertatik harremanetan jarri ahal izan daitezen.
Iruñeko Udalak egin du, Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legearen testuinguruan. Lege horrek herritarren eskubideak babesten ditu, horiek herri-administrazioekin bitarteko elektronikoen bidez harremanetan jar daitezen, eta Herri-administrazioen betebeharrak ezartzen ditu informazio teknologiak erabil ditzaten, haien eskumenen esparruan kudeatzen dituzten datuetara sartzea eta datuen zein informazioen eta zerbitzuen osotasuna, konfidentzialtasuna eta kontserbazioa bermatuz.
Aplikazio eremua Iruñeko Udala duen ordenantza zioen azalpen batek eta 11 kapitulutan banatutako 53 artikuluk osatzen dute. Horretaz gain, bost xedapen gehigarri, sei iragankor eta sei azken xedapen ditu.
Lehenengo kapituluak xedapen orokorrak biltzen ditu; bigarrenak, herritarren eskubide eta betebeharrak zehazten ditu; eta hirugarrenak ordenantzak barne hartzen dituen proiektu nagusietako bi azaltzen ditu: egoitza elektronikoa eta ediktu-taula elektronikoa.
Laugarren kapituluan herritarren identifikazioari, akreditazioari eta autentifikazioari loturiko artikuluak jasotzen dira. Bosgarrenean, Udal administrazioaren identifikazio elektronikoari buruzkoa biltzen da. Seigarren kapituluan Administrazioaren informazioa bitarteko elektronikoen bidez hedatzeari buruzko informazioa biltzen da. Zazpigarren kapitulua erregistro elektronikoari buruzkoa da, eta zortzigarrena, agiri, kopia, artxibo eta espediente elektronikoei buruzkoa.
Bederatzigarren kapituluak administrazio prozedura elektronikoa zehazten du, eta hamargarrenak, fakturak eta diru-sarrerak arautu. Azken kapitulua, hamaikagarrena, izapideak, zerbitzuak eta prozedura kudeaketa bitarteko elektronikoen bidez eransteari buruzkoa da.
Ordenantzak bitarteko elektronikoen baldintzak eta ondorio juridikoak arautzen ditu administrazioaren jardueran, Iruñeko udal-administrazioan eta gainerako herri-administrazioen artean eta herritarrek udal administrazioarekin izaten duten harremanetan, haien eskubideak bermatzeko helburuz.
Halaber, prozedura administratiboen tramitazioan bitarteko elektronikoen erabileraren baldintzak eta ondorio juridikoak arautzen ditu.
Hona hemen ordenantza honetan biltzen diren printzipio nagusiak: herritarrendako zerbitzua, administrazio-jarduna erraztea, bitarteko elektronikoak bultzatzea, neutraltasun teknologikoa, konfidentzialtasuna, gardentasuna, elkarlana beste administrazioekin, erabilgarritasuna eta irisgarritasun unibertsala, ardura, berdintasuna, sarrera eta erabilgarritasuna, proportzionaltasuna eta legaltasuna. Helburuak, besteak beste, honako hauek dira: bitarteko elektronikoen bidez eskubideez baliatzea eta betebeharrak betetzea, eta herritarrek informaziora eta administrazioko prozedurara bitarteko elektronikoen bidez sarrera izatea erraztea.
Hauxe zure gunea duzu, argibideak eskuratzeko, erregistro elektronikora sartzeko eta hainbat izapide egiteko.
Sartu > Zure ziurtagiri digitala eskuratzea edo Cl@ven izena emanda egotea baino ez duzu behar